XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zitzaion aise izan liburua argitaratzea.

Oso euskaldun gutxi dago munduan; nork irakurri behar du nobela hori? esaten zidaten nire argitaldariek New Yorken.

Irlandarrez idazten baduzu, Estatu Batu erdia dira irlandar jatorrizkoak eta berdin eskandinaviarrez edo italiarrez idazten baduzu, asko baitaude Estatu Batuetan; baina euskaldunak, zenbat dira munduan? esaten zidaten.

Kostata, baina argitaratu zuten.

Eta ez dira damutu.

Estatu Batuetako Literary Guildek bere bigarren postuan ezarri zuen nobela eta Ingalaterrako National Book Societyk lehenengoan.

Liburua Best seller izan zen eta berehala agertu ziren frantsesezko eta alemanezko edizioak.

Dominiqueren historia euskaldun batena, baina aldi berean unibertsala ere bazen.

Kritikoen esanetan, bere liburuan Laxalt ez da soilik euskaldunez mintzo, italiarrez eta jugoslaviarrez, suediarrez eta irlandarrez, portuges eta grekoez ere baizik, bigarren generazioko (Estatu Batuetako) hiritar guztiez alegia.

Eta gutxitan izan dute bera baino eledun hoberik.

Estatubatuar askok ikusi zuen bere irudia Laxaltek kontatu historian isladatua.

Euskaldunen historia ez baita Estatu Batuetan hain berezia besteengandik.

Nolakoa zen Dominique bere aita galdetzen diogu Laxalti.

Errespetuz tratatu beharreko pertsona, distantziatik, ez gertutik.

Ez zen hunkikorra.

Berezko gentlemana zen.

Eta aita zen: Ez ginen haren esanaren kontra egiten edo bere aginduak desobeditzen ausartuko.

Errespetatzen genuen.

Bizitzan ez zigun sekulan gaztigu fisikorik ezarri behar izan; begirada bat aski zen gu berehala egiten hasteko berak esandakoa.

Errespetua genion, gizaseme bakartia zelako.

Ez zituen maite harreman sozial faltsuak.

Eta izan zuen, bai, gizon famatua eta ospetsua izateko aukera, baina ez zuen nahi (...)